2023EKO UDAKO FUTBOLEKO CAMPUSA

Oraingo honetan, zuengana jotzen dugu gure 2022eko udari begirako Futboleko Campusean izena emateko epea ireki dugula jakinarazteko. Ekimena Lehen Hezkuntzako 1. mailatik DBHko 2. mailara arteko ikasleei zuzendurik egongo da eta astelehenetik ostiralera antolatuko da.

  •  5 egun : 2023eko ekainaren 26etik 30era

Aurreikusitako plangintza honako hau izango da:

Ordutegia eta prezioak
1. 9:30etatik 15:00etara (Jantoki zerbitzuarekin) 185,00 €
2. 9:30etatik 14:00etara (Jantoki zerbitzu gabe) 155,00 €

Prezioaren barne dauden zerbitzuak:

  • 8:30etik 9:30etarako babes-ordutegia emateko aukera.
  • Parte-hartzaile bakoitzak kamiseta bana jasoko du.

Jarduerak:

* Autonomia, erantzukizuna, sormena, hausnarketa, talde-lana eta kritika bezalako ezaugarri pertsonalen optimizazioa.

* Psikomotrizitatea modu globalean lantzea.

* Helburu ludiko eta sozioafektiboak dituzten futbol-jarduerak garatzea

* Futbola ekintzari egokitutako erabakiak hartzeko trebakuntza.

* Futbola jokoari aplikatutako teknika.

  • Gainera: igeriketa saioak egongo dira.

 

IZEN-EMATEA (Bidali beharreko dokumentuak)

Izena emateko epea apirilaren 24tik maiatzaren 31era bitartean izango da.
Era berean, campusa garatu ahal izateko gutxieneko izen-emate kopuru bat egon beharko dela adierazi nahi dizuegu.

Argibide gehiago behar izanez gero, harremanetan jartzeko bideak honakoak dituzue:

  • Posta elektronikoa: kiroldegia@claretaskartza.eus
  • Kiroldegiko telefono zenbakia: 94 464 48 28

Eskerrik asko!

Azken artikuluak

Comentarios

Zure bilaketa idatzi