2023EKO UDAKO GAUR EGUNGO DANTZAKO CAMPUSA

Familia agurgarriak:

Oraingo honetan, zuengana jotzen dugu gure 2023eko udari begirako Gaur Egungo Dantza Campusean izena emateko epea ireki dugula jakinarazteko. Ekimena Lehen Hezkuntzako 1. mailatik Bigarren Hezkuntzako 2. maila arteko ikasleei zuzendurik egongo da eta astelehenetik ostiralera antolatuko da.

  •  5 egun : 2023eko ekainaren 26etik 30era

Aurreikusitako jarduerak:

Campusa 6-14 urte bitarteko dantzari gazteei zuzenduriko gunea da, ekaineko oporraldian gehien gustatzen zaien ekintzaz gozatzen jarraitu dezaten: dantzatu!!!

Dantza eta dibertimendu astea proposatzen dugu, dantza eskolak eta beste jarduera artistiko batzuk uztartuz.

Dantza eskolak goizetan izango dira eta dantza irakasle kualifikatuek eskainiko dituzte. Estilo ezberdinak landuko ditugu, hala nola, JAZZ-FUNK, STREET DANCE, LYRICAL-JAZZ, HIP-HOP… dantzaz bete-betean ezagutu eta gozatzeko aukera izan dezaten. Arratsaldeetan, berriz, jarduera artistikoak landuko ditugu (tailer koreografikoa, bideoklip tailerra, jolasak).

Ez da aspertzeko astirik egongo!

Ordutegia eta prezioak:
1. 9:30etik 17:00etara (Jantoki zerbitzuarekin) 185,00 €
2. 9:30etik 14:00etara (Jantoki zerbitzu gabe) 155,00 € 

  • Hamaiketakoa barne)

Prezioaren barne dauden zerbitzuak:

  • 8:30etik 9:00etarako babes-ordutegia emateko aukera.
  • Parte-hartzaile bakoitzak kamiseta bana jasoko du.

IZEN-EMATEA (Bidali beharreko dokumentuak)

Izena emateko epea apirilaren 24tik maiatzaren 31era bitartean izango da.
Era berean, campusa garatu ahal izateko gutxieneko izen-emate kopuru bat egon beharko dela adierazi nahi dizuegu.

Argibide gehiago behar izanez gero, harremanetan jartzeko bideak honakoak dituzue:

  • Posta elektronikoa: kiroldegia@claretaskartza.eus
  • Kiroldegiko telefono zenbakia: 94 464 48 28

 Eskerrik asko!

Azken artikuluak

Comentarios

Zure bilaketa idatzi