2021EKO UDAKO PADELEKO CAMPUSA

Familia agurgarriak:

Oraingo honetan, zuengana jotzen dugu gure 2021eko udari begirako Padeleko Campusean izena emateko epea ireki dugula jakinarazteko. Ekimena Lehen Hezkuntzako 1. mailatik DBHko 2. mailara arteko ikasleei zuzendurik egongo da eta astelehenetik ostiralera antolatuko da, hurrengo bi txandatan:

1. Txanda: 2021eko ekainaren 21etik 25era
2. Txanda: 2021eko ekainaren 28tik uztailaren 2ra

Aurreikusitako plangintza honako hau izango da:

  • Ordutegia:
    1. 9:00etatik 15:00etara (Jantoki zerbitzuarekin)
    2. 9:00etatik 14:00etara (Jantoki zerbitzu gabe)
  • Jarduerak:

* Autonomia, erantzukizuna, sormena, hausnarketa, talde-lana eta kritika bezalako ezaugarri pertsonalen optimizazioa.

* Psikomotrizitatea modu globalean lantzea.

* Helburu ludiko eta sozioafektiboak dituzten jarduerak garatzea

* Padel ekintzari egokitutako erabakiak hartzeko trebakuntza.

* Jokoari aplikatutako teknika.

  • Gainera: igerilekua eta multikirola diziplinak landuko dira.

Prezioak txanda bakoitzeko:

  1. Jantoki zerbitzuarekin: 165,00 €(irteera 15:00tan)
  2.  Jantoki zerbitzurik gabe: 145,00 €(irteera 14:00tan)

Prezioaren barne dauden zerbitzuak:

  • 8:30etik 9:00etarako babes-ordutegia emateko aukera.
  • Parte-hartzaile bakoitzak kamiseta bana jasoko du.

IZEN-EMATEA (Bidali beharreko dokumentuak)

Izena emateko eppea maiatzaren 17tik ekainaren 11ra bitartean izango da.
Era berean, campusa garatu ahal izateko gutxieneko izen-emate kopuru bat egon beharko dela adierazi nahi dizuegu.
Argibide gehiago behar izanez gero, hurrengo posta elektroniko edo telefono zenbakian zuen esanetara egongo gara:

  • Posta elektronikoa: kiroldegia@claretaskartza.eus
  •  Kiroldegiko teléfono zenbakia: 94 464 48 28

Eskerrik asko!!

Azken artikuluak

Comentarios

Zure bilaketa idatzi