IKASTAROAK URRITIK AURRERA HASIKO DIRA
Sakontasun murritzeko Igerileku txikia urarekin lehendabiziko harremana duten horiei zuzendurik dago eta bere sakonera 0,80zm-etatik 110zm-etara doa.
Igerileku handia (sakona) autonomia duten edo laguntzarekin (ohola, txurroa…) maneiatzen diren neska-mutilei zuzendurik dago. Sakonera 200 zmtakoa da.

Deskarga: Araudia – Protokoloa -Haur igeriketako ikastaroen egutegia 2020-2021
Plazen esleipena zozketa bidez aurrera eramaten denez, haurra ez dagokion igerilekuan izena ematekotan, ez da errakuntza hau zuzentzeko aukerarik egongo, eta zozketa bidez lekua egokitu izatekotan, ikastaroan baja eskatu beharko da.
Behin maila zehazteko probak aurrera eraman ondoren, ez dagokion igerilekuan izena emandako ikasleak bajan eman beharko dira, honako bi arrazoiengatik:
- Izen-emate prozesuan zehaztutako eta aintzat hartu beharreko baldintzak ez betetzeagatik:
Igerileku handia (2 metrotako sakonera): ikasleak uretan autonomia izan behar du edo taula edo txurroarekin maneiatu behar izango da.
Igerileku txikia (80etik 110zmtarako sakonera), hastapen-maila eta trebatzeko maila: uretan lehendabiziko esperientzia duten ikasleentzat edo 8*4 baso batean flotazio-teknikaren azken urratsak ematen ari diren horiek, sakonera handiko igerilekuan igeriketa-teknikak hasi baino lehen.
- B) Izan ere, zozketak gauzatu ondoren, dagokien igerilekuan modu egokian berkokatzeko plaza librerik egongo ez delako.
Maila zehazteko probak izena eman duten eguna baino bi aste aurretik antolatuko dira, lehenengo Igerileku Txikian dauden neska-mutilak ilaran sartuz eta ondoren, Igerileku Handira doazenak, betiere segurtasun tartea mantenduz.